Gure ikasleak hezkuntza-etapa guztietan banatzen dira: Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, DBHn, Batxilergoan eta Heziketa Zikloetan. Horrek hezkuntza-komunitate anitza eta aberasgarria bihurtzen gaitu, egunero batera hazten, ikasten eta gozatzen duena.
Ikasturte hasiera beti da berezia eta erronka, ikaskuntza eta esperientzia berriak dakartza berekin, eta ziur gaude elkarrekin - familiak, irakasleak eta ikasleak- aukera eta une bikainez betetako bidea egingo dugula aurten.
Urtero bezala, ikasle berriei egiten zaien “harrera” eta “heziketa-ordua”rekin jarraitu dugu, DBHn, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan.
Haur eta Lehen Hezkuntzan aldiz, irakasleek funtsezko bi erronka hauei egingo diete aurre:
Alde batetik, “ikasleen laguntza emozionala”: laguntza emozionala funtsezko zutabea da ikasleen ongizatea bermatzeko. Eskolak gune segurua izan behar du, ikasleek beren emozioak adierazteko, enpatia garatzeko, frustrazioa kudeatzen ikasteko eta autoestimua indartzeko aukera izan dezaten. Erronka honek berekin dakar ikasleen dibertsitate emozionalari arreta jartzea, antsietate edo motibazio galtze egoerei aurrea hartzea eta tutoretzatik laguntza eskaintzea. Horretarako ikastetxeko irakasleak “ikasleen bidelagun” izango dira beraien egunerokoan.
Bestetik, “irakurketa-plana”: plan honek aukera ematen du irakurtzeko ohitura hartzeko eta hazkunde pertsonalerako funtsezko tresna gisa finkatzeko. Erronka ez da irakurtzeko zaletasuna sustatzea soilik, baita irakurketa kurrikulumaren arlo guztietan zeharka txertatzea ere, ikasleen maila eta beharretara egokituta.
Gainera, Lanbide Heziketan, Eusko Jaurlaritzaren hiru proiektu hauetan parte hartuko dugu:
- FP-ROBOTIK INTERFACE: Urruneko kontroleko “open source” sistema eta roboten programazio kolaboratiboa LHn.
- EnergiID: Mekanizazio-inguruneetako kontsumo elektrikoaren monitorizazio adimendunerako sistema irekia.
- GPON Industry. “Argiaren abiadurari” konektatuko tailerra.
Hiru proiektu eta hiru irakasle bertan lanean beste ikastetxe batzuekin lankidetzan.
Erronkaz erronka joango gara eta kontatuko dizuegu!