Aurten ere, Lanbide Heziketako gure ikasle eta irakasleek ongi etorria eman diote ikasturte berriari mendira irteera batekin. Jarduera hau tradizio bihurtu da ikastetxean, eta helburu hauek ditu: ikasleen integrazioa erraztea, ikaskideen eta irakasleen arteko harremanak estutzea, eta ikasturteari lankidetza eta konfiantza giroan ekitea.
Talde bakoitzak helmuga desberdin bat aukeratu du: Robotika eta Mantenimendukoek Buruntzako igoera egin dute, Erdi Mailako Elektrizitatekoek Onddira joan dira eta Goi Mailako Eletrizitatekoek Santa Barbararako ibilbidea burutu dute.
Jardunaldian, parte-hartzaileek barreak eta elkarrizketa-uneak partekatu dituzte, “izotza apurtu” eta adiskidetasun-giroa sortzen laguntzeko. Kirola eta naturarekiko harremana sustatzeaz gain, irteerak ikasgelatik kanpo elkar hobeto ezagutzea ahalbidetu du.
Esperientzia honekin, erronkaz eta ikaskuntzaz betetako ikastaroari hasiera eman diogu, ziur baikaude batasuna eta talde-espiritua elkarrekin aurrera egiteko oinarria izango direla.