Urnietako elizaren erlojuaren konponketa

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak 2025ko urr. 27a, 11:07

Mantentze Elektromekanikoko  ikasleak Urnietako elizako erloju zaharra berritzen

Urnietako parrokiako kanpandorrean dagoen erloju mekanikoa berriz martxan jartzeko lanetan ari dira Salestarrak Magale Urnietako Mantentze Elektromekanikoko ikasleak. Urte luzez geldirik egon ondoren, parrokoak ekimen hau martxan jarri du, herriko ondare mekanikoaren zati berezi bat berreskuratzeko asmoz.

Ikasleek benetako mekanismo historiko baten barruan lan egiteko aukera dute, eta horretarako Aitor Villa erlojugilearen eta Yerequi Elkarteko kideen laguntza jasotzen ari dira. Yeregui Elkartea erlojuak, itsas motorrak eta bestelako makinak ekoiztean sortutako ondare historikoa gizarteratzeko sortutako elkartea da.

Esperientzia hau ikasleentzat oso aberasgarria izaten ari da: ikasitakoa praktikan jartzeko eta gure herriko ondare teknologiko eta kulturalaren balioa ulertzeko aukera ematen die.

Gainera, proiektu honek EITBren arreta jaso du, eta euren “Euskadi Quédate”  programan erreportaje berezi bat argitaratu dute. Bideoa hemen ikus dezakezue albiste honekin batera.

https://youtu.be/iOTrJG5rkVo

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!