Bertan, Tamara Yagüek, Confebaskeko lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu den Begoña Pedrosak parte hartu dute.
Topaketan LHk titulua lortu berri duten 500 gazte inguru Bildu dira, bere diplomak jasotzeko. Era berean, ikasleen prestakuntzan laguntzeagatik nabarmendutako hezitzaileen eta enpresen lana aitortu da.
Salestarrak Magale Urnietatik, Ander Loyarte, LH Dualeko arduraduna eta Gorka Azkarate, Mantentze Elektromekanikoko irakaslea bertaratu dira, Salma Hernández eta Alain Ugarte ikasleekin batera.
Tamara Yagüek azpimarratu du LH dela euskal enpresen talentu-beharrak asetzeko tresna nagusia, eta nabarmendu du gaur egun enpresetan sortzen diren lan-eskaintzen erdia baino gehiago Lanbide Heziketako tituludunentzat direla.
Enpresen, erakundeen eta hezkuntza-sistemaren inplikazioa ere aitortu du, eta horri esker Estatuan eta Europar Batasunean jada erreferente den eredu bat finkatu dela.
Bestalde, Pedrosa sailburuak azpimarratu nahi izan du horretarako funtsezkoa izan dela ikastetxean eta irakasleen lana. “Irakasleak teknologia berrietan trebatzen ari dira, metodologiak egokituz eta ikasle gero eta anitzagoie lagunduz”.
Laburbilduz, ekitaldia euskal LH ereduaren ospakizuna izan da, Lanbide Heziketa Duala Euskadin gazteen enplegagarritasuna eta enpresen lehiakortasuna bermatzeko pieza nagusia dela berretsiz.