Gipuzkoako Elikagai Bankuari bisita

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak 2025eko azaroaren 20a

Merkataritzako ikasleek kolaborazio lana egin dute Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin

Zikloan ematen duten “biltegiko lanak” gaiaren baitan, Gipuzkoako elikagai Bankuaren biltegia ezagutzen izan dira; antolaketa eta funtzionamendua ikusi dituzte. Abenduaren 3an boluntariotza lana egingo dute eta elikagaiak

Oinarrizko Mailako Merkataritzako taldea Gipuzkoako Elikagai Bankuan izan da bertako funtzionamendua ezagutzen. Batetik, alderdi funtzionala ezagutu dute; elikagaiak jasotzen diren momentutik bertara iristen diren arte egiten duten ibilbidea eta antolaketa. Bestetik, berriz, solidaritate aldetik egiten duten lana jakin dute; boluntariotzan oinarritutako elkartea da eta urtero sostengua ematen diena hainbat eta hainbat familiei Gipuzkoan.


Azaroaren 19an biltegia ezagutu ondoren, abenduaren 3an, goizez, lana egingo dute elikagaiak antolatzen biltegian. Horrela, ekintza solidarioa egiteaz gain, euren arloko lana lehen pertsonan ezagutzeko aukera izango dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!