Fournier-era bisita

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak 2025eko abenduaren 12a

Grafikagintzako ikasleak Arabako Fournier Karta Museora bisitan

Gasteizen dagoen museo honetan karta horiek inprimatzeko behar diren tresnak eta zehaztapenak ematen dituzte. Horretaz gain, irteera aprobetxatu dute Arabako hiriburua bisitatzeko.

 

Grafikagintza arloko Oinarrizko eta Erdi Mailako ikasleak Gasteizera irteera egin dute. Arabako Fournier Karta Museoa bisitatu dute eta bertan, profesionalen eskutik, kartak inprimatzeko orduan izaten diren zehaztapenak jasotzeko aukera izan dute. Makina mota ezberdinak ikusi (zaharrak nahiz modernoagoak) edota inprimaketa mota ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute ikasleek museoan. 

Horretaz gain, Gasteiz hiriko txoko ezberdinak ikusi eta ezagutzeko aukera ere izan zuten goiz osoan zehar lau ikasle talde hauek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!