Jon Iparraguirre, Beñat Otamendi, Naia Pacheco eta Hugo Polok lorpen akademiko garrantzitsua gauzatu dute Ameriketako Batxilergo titulua eskuratuta. Programa hau, Académica International Studies enpresari esker izan da. Ikasleek aldi berean ikas ditzakete Espainiako curriculuma eta Estatu Batuetako hezkuntza-sistemaren zati bat, eta horrek, nazioartean aitortua dagoen, titulazio bikoitza ematen die.
Prestakuntza horren bidez, ikasleek ingelesaren erabileran gaitasun aurreratuak garatzen dituzte, hezkuntzaren ikuspegi globala hartzen dute eta etorkizunerako aukerak zabaltzen dituzte, bai unibertsitatean, baita arlo profesionalean ere.
Ikastetxetik, gure lau ikasleak zoriondu nahi ditugu, urte hauetan egindako esfortzu, ardura eta dedikazioagatik, bai eta prozesu honetan lagundu dieten irakasle eta familiak ere. Errekonozimendu hau ikastetxeak kalitatezko hezkuntza elebiduna eta mundura irekia eskaintzeko duen konpromisoaren adierazgarri da.