Ikasturtean zehar bere "Beti iparralderantz" liburua irakurri eta landu ondoren, protagonistaren abenturak eta miseriak sortu dizkien zalantzak argitzeko garaia heldu zaie. Saioa oso aberasgarria izan da. Arretxek, bere estilo zuzen eta umoretsuarekin, berehala lortu du gaztetxoen arreta bereganatzea. Ez da ohiko hitzaldi akademiko bat izan; aitzitik, hitzaldi polit eta dinamikoa eskaini die, idazketaren munduaz eta liburuko gai sozialez hitz eginez. Liburuaren nondik norakoak azaltzeaz gain, idazleak bere bizitzako esperientzia interesgarriak ere partekatu ditu, hala nola, munduan zehar egindako bidaiak eta horiek bere istorioetan duten eragina, "Beti iparralderantz" liburuko pertsonaiak sortzeko prozesua edota migrazioaren errealitate gogorra eta horrekiko duen ikuspuntua.
Ikasleentzat oso aberasgarria izan da fikziozko orrialdeen atzean dagoen pertsona ezagutzea eta idazle baten egunerokoa hurbiletik sentitzea. Eskerrik asko, Jon, gurekin tarte hau partekatzeagatik!