On Bosko festa

Erabiltzailearen aurpegia Salesiarrak 2026ko urtarrilaren 16a

On Bosko festaren inguruko ekintzak

  •  

Aurten ere, Urnietako Salestarrak ikastetxea alaitasunez, gogo biziz eta ekintzez bete da Gazteriaren Astea ospatzeko, guztiak ere gure zentroaren balioak islatzen dituen ekitaldiak izango direlarik: kirola, kultura, ekonomia eta gizartea. Aurten,  ikasleen eta hezkuntza-komunitate osoaren arteko elkarbizitza eta giro ona sustatzeko, berrikuntzaz eta une ahaztezinez beteta etorri da programa.

 

On Bosko Txapelketa:

Urtarrilaren 15etik 29ra  ospatuko dugu. Jarduera nabarmenen artean, damak, ping-pong, sudokua, lau hilaran eta beste hainbat kiroletako txapelketak; ondo pasatzeko aukera izateaz gain, estrategia, sormena eta lankidetza-lana bezalako trebetasunak lantzeko aukera ere badira.

Gaztedi Astea:

Urtarrilak 22, osteguna:

  • LH eta Batxilergoa: 10:10ean: Mihianitz lehiaketa kanporaketa
  • DBH: 12:20an: Mate-anitz lehiaketa kanporaketa

Urtarrilak 23, ostirala

“Gogoratu ez errepikatzeko: giza eskubideak eta memoria historikoa”

Giza eskubideei eta balio demokratikoei buruzko hitzaldia. Memoria historikoarekin erlazionatuz
Aitor Azurki kazetariak, Esteban Duran Gerra Zibilean erahildako bi pertsonaren senidearekin batera, hitzaldi didaktiko eta parte-hartzaileak emango dizkie, lehendabizi, DBHko  ikasleei, eta ondoren Batxilergoa eta Lanbide Heziketakoei. Duranen testigantzaren bidez, giza eskubideen eta balio demokratikoen inguruan hitz egingo dute oro har, eta, bereziki, Gerra Zibilaren eta Francoren diktaduraren garaian.

  •  DBH: 10:10ean:
  •  LH eta Batxilergoa: 11:10ean:

 

Urtarrilak 26, astelehena:

  • LH eta Batxilergoa: 10:10ean: Mihianitz lehiaketa finala
  • DBH: 13:30ean: Mate-anitz lehiaketa finala

 

Urtarrilak 27, asteartea:  

  • LH eta Batxilergoa: 11:00etan: Enpresa mahai ingurua
  • DBH: 13:30ean: Zinema Saioa

 

Urtarrilak 28, asteazkena: Joana García eta Txemi de los Doloresek mendietan ibiltzea eta liburuak idaztea abentura bera dela kontatuko digute: gandor, herri eta haranetan historia bizi egiten da, eta paperean gogora ekartzen da.

  •  DBH: 10:10ean: Mendia eta liburuak (Josemi eta Joana)
  •  LH eta Batxilergoa: 11:10ean: Mendia eta liburuak (Josemi eta Joana)

 

Urtarrilak 29, osteguna: Lanbide Heziketa ikasleek Ikas enpresa ikasgaian egindako lanak aurkeztuko dituzte. Kasu batzuetan erakutsi, beste kasu batzuetan saldu.

  •   DBH: 10:10ean: Ikas enpresa azoka
  •   LH eta Batxilergoa:  11:10ean: Ikas enpresa azoka

Urtarrilak 30, ostirala: ON-BOSCO Eguna:

  • 10:00: Ospakizuna eta LH-2ko ikasleei omenaldia eta agurra
  • 11:00: Tortilla Txapelketa
  • 13:00: Festaren amaiera
  • 13:30: Hezkuntza Komunitatearen bazkaria
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!