Salesianos Urnietako Erdi Mailako Inprimaketa Grafikoko zikloko lehen mailako ikasleek Berlingo Ernst-Litfass-Schule zentro publiko ospetsuarekin batera g nazioarteko proiektu batean parte hartuko dute ikasturte honetan. Erasmus+ programaren baitan kokatzen den proiektua da.
Salesianos Urnietak lankidetza-hitzarmen bat du ikastetxe alemaniarrarekin, inprimaketa grafikoko proiektu zehatzak garatzea helburu duena; lan-metodologiak eta hezkuntza-esperientziak trukatzea Europako markoan kokatuta, hain zuzen ere.
Proiektu honen harira, gainera, Salesianos Urnietako lau ikasle, bi irakaslerekin batera, Berlinera joango dira otsaila amaieran. Astebeteko egonaldian, proiektuak garatzeko erabilitako metodología eta teknologia aztertuko dute, zentro alemaniarreko eskoletan murgilduko dira eta arte grafikoen sektoreko puntako inrpimategiak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute. Ondoren, itzuleran, herrialde germaniarrean ikasitakoa eta ezagututakoa azalduko die gainerako gelakideei.
Nazioarteko esperientzia horrek aukera emango die ikasleei prestakuntza teknikoa eta profesionala zabaltzeko, beren gaitasun pertsonalak hobetzeko eta hezkuntza- eta lan-errealitate berriak ezagutzeko.
Urnietako Salestarren ikastetxeak kalitatezko prestakuntza berritzaile eta Europari irekia emateko duen konpromisoa indartzen jarraitzen du eta lankidetza horren horren adibide bat besterik ez da.