Ongizatearen erronka

Erabiltzailearen aurpegia Pili Aldanondo 2026ko apirilaren 23a

Proiektu berria abian; Ongizatearen erronkak eta zainketa kumunitarioak

Lehen mailako ikasleek, erdi-mailakoek zein goi-mailakoek, ongizate emozionalean oinarritutako proiektu sozioteknologiko ilusionagarri batean parte hartuko dute laster.

“Lleno de naranjas” elkarteak sustatutako ekimen honek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, kudeaketa emozionala, enpatia eta hazkunde pertsonala bezalako funtsezko trebetasunak garatzeko aukera emango die ikasleei, tresna teknologikoen erabilera integratuz.



Formakuntza integrala lortzeko beste urrats bat da, ezagutza teknikoaren alde ez ezik, osasun emozionala zaintzearen eta pertsonen arteko laguntzaren alde ere egiten duena. Azken batean, guztion ongizatea eta ongia sustatzen duen proiektua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!