Garai zailak eta aldakorrak bizi ditugu, ez dago azaldu beharrik. Jada lehengo urtean Santa Krutz jai bereziak antolatu behar izan genituen egoera zela eta, jendearen animoak alaitzeko internet bidezko egitarau bat eskainiz.
Aurreko urtetik egoera orokorra aldatu bada ere, Santakrutzak bezalako jai parte hartzaileak aurrera eramatea ezinezkoa dela ikusten dugu, eta arduragatik ezin ditugu antolatu nahiko genituzkeen gauzak.
Gune itxietan jende kopuru mugatuarekin ibili beharrak halabeharrez zenbait jende egitarauaz gozatu ezinean utziko luke, gure jaien ideiaren aurkako zentzuan dagoena, ez baitzaigu justua iruditzen.
Gune irekietan antolatzeaz pentsatzean aldiz aurkako egoerarekin aurkitzen gara, ikusleen segurtasun baldintzak mantendu eta pilaketak saihestea lan nekeza iruditzen baitzaigu, parte hartzaileena bermatzeak jada nahikoa lan suposatzen baitu, inoren gainean egon behar izan gabe.
Hori kontuan hartuta Santakrutzak era xume batean aurkeztuko dira aurten, atzerantz begiratuz eta aurreko urteez oroitzeko aukera eskainiz, momentuak eskatzen duen ardurarekin.
Zaindu gaitezen, datorren urtean berriro bueltan izan ditzagun auzo bazkaria, pintxo lehiaketa, kuadrillen eguna, erreka jaitsiera, sagardo lehiaketa, txoznetako kontzertuak, elkarteen danborradak eta herriko eragile desberdinek urtero antolatzen dituzten hainbat eta hainbat ekintza gehiago.
Gora Santa Krutzak!