Zuek gabe hau aurrera eramatea ezinezkoa da. Hala ere, Santa Krutz Jai Batzordetik 2022ko festetako balorazio-bilera egin ondoren, honako puntu hauek azpimarratu nahiko genituzke:
- Festen balorazio positiboa. Bi urteren ostean, jaiak ondo ospatu dira, giro onean eta ekintza aukera zabalarekin. Festetan egon den giro ona eta iskanbila edo liskar eza azpimarratu nahi dugu, Jai batzordetik bultzatu nahi diren baloreekin (euskara, berdintasuna, feminismoa, errespetua…) bat etorriz. Era berean, jendearen
parte-hartzea txalotu nahi dugu, festak kalera eramanez eta sekulako giroa sortuz. - Diru partidaren egunerapen falta. Behin baino gehiagotan aipatu dugu eta nahiz eta festetako antolakuntza eta ekintza batzuk bolondresak izan, ia denak dauka gastu bat eta azken urte eta hilabeteetan bizi dugun egoerak eta, prezio igoerak ez badira partidaren igoera batean isladatzen, festetako aukera, emanaldi edo ekintza kopurua gutxitu beharrean egongo gara jaietako aurrekontua bete ahal izateko.
- Jai batzordearen berritze-prozesua eta elkarlana. Urteak aurrera doaz, eta Jai Batzordea berritze prozesu batean dago sartuta azken urteetan. Bertan parte hartzeko aukera irekia da eta edonor gerturatu daiteke antolakuntzan parte hartzera. Talde honek aurrera eta berritzen jarraitzeko beharrari daukan garrantzia eman nahi diogu, Santakrutzak bizirik jarrai dezaten gu guztion laguntza beharrezkoa baita. Era berean, festetan zerbait independentea antolatu nahiko balu norbaitek, lehenago Jai Batzordearekin hitz egitea eskatu nahi diogu, inongo programazio arazorik suerta ez dadin.
Amaitzeko, pasatako inkestan (200 erantzunetik gora) hainbat eta hainbat proposamen eta ideia irakurri ondoren, festak hobetzen jarraitzeko konpromisoa adierazi nahi dugu. Antolakuntzatik ikusten ez diren eta hobetzeko dauden gauzen gainean zuen iritzia jakitea beharrezkoa ikusten dugu. Aurten bai, aurten indar handiagoarekin itzuli garela esan dezakegu. Datorren urterarte eta gora Santakrutzak!