"Orain presoak" lelopean Bilbon eta Baionan egingo diren manifestazioetara autobusean joateko izen-ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2020ko urt. 7a, 07:52

2020ko urtarrilaren 11n “Orain Presoak” lelopean euskal presoen alde Bilbon eta Baionan kale-agerraldiak egingo dira. Manifestazioetara joateko Urnietan eta Andoainen autobusak antolatu dira.

2020ko urtarrilaren 11n “Orain Presoak” lelopean euskal presoen alde Bilbon eta Baionan egingo diren manifestazioetara joateko autobusak antolatu dituzte Urnietako eta Andoaingo Sarek.

Lehena 17:00etan abiatuko da La Casillatik, eta, bigarrena, 15:00etan Laugatik. Bertaratu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute ondorengo lekuetan:  

  • Andoaingo Irunberri elkartean.
  • Urnietako Bikain okindegian.

Autobusen irteera ordua ondorengoa izanen da:

  • Baionarako autobusa 14:00etan.
  • Bilborako autobusa 14:30etan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!