Presoen eta senideen eskubideen defentsan indarrak batzeko unea da. Mugimendu batzuk ematen hasi dira, eta horrekin preso eta senide batzuen egoera hobetu da. Andoaingo egoerari dagokionez, urte berezia izango da aurtengoa. Irailean, Axier Oiartzabalek 20 urte beteko ditu espetxean.
Eta maiatzean, espetxean 13 urte beteko dituen Ainhoa Ozaetak, etxetik 950 km-tara jarraitzen du. Egoera hauek konpontzeko guztion konpromisoa beharrezkoa da. Erakunde publikoak inplikatu eta andoaindar hauen egoera soluzio bidean jarri behar dugu.
Hau gutxi balitz, espetxealdi berrien mehatxua gehitu zaigu. Eta abendua amaieran jakin genuen Ruben Gelbentzu andoaindarra berriz ere auzipetu dutela. Bidegabekeria honi behin betiko amaiera eman behar zaio.
Horretarako herritarron mobilizazioa ezinbestekoa da. Soilik herritarren mobilizaziotik etorriko baita Erakundeen inplikazioa. Hori dela eta, andoaindar guztiak deitu nahi ditugu Otsailak 26an, 19:00tan egingo dugun elkarretaratzean parte hartzera. Ainhoa eta Axier etxera ekartzeko bidea martxan jartzera.