Mobilizazioak abenduaren 26an eta urtarrilaren 8an

Erabiltzailearen aurpegia Sare 2021ko abe. 9a, 12:26

Abenduaren 26an Hego Euskal Herriko lau hirietan mobilizazioak deitu ditu SAREk.

Gipuzkoan bizikleta martxa egingo da 12:00etan, Martuteneko espetxetik irtenda. Eta ondoren, 13:00etan, manifestazioa Donostiako epaitegitik. Guztiak ere mezu argiarekin: "Etxerako Bidean", hau da, euskal preso guztiak Euskal Herrira hurbiltzeko eta gradu-progresioa aplikatzeko aldarriarekin.

Izan ere, espetxe-politikari dagokionez ematen ari den aldaketa ontzat jo arren, oraindik indarrean da urruntze-politika. 196tik 77 preso daude soilik Euskal Herrian. Gradu-progresioari dagokionez, nahiz eta praktikan, preso guztiak bigarren graduan egon, 9ri bakarrik aplikatu diete 3. gradua.

Bestalde, Auzitegi Nazionalak atzera bota ditu espetxeetako tratamendu junten erabakiak. Horrek zera esan nahi du: irteteko baimena edo baldintzapeko askatasunean daudenak espetxeratuak izaten ari direla, berriz 2. bigarren gradura igaroz. Atzera urrats argia da hau, eta agerian uzten du, oraindik ere, sektore batzuek ez dutela aurrera egin nahi, eta erosoago sentitzen direla iraganeko konfrontazio-egoeran.


“Elkarbizitzarako. Bakera. Etxerako bidean” 

2022ko urtarrilaren 8an “Elkarbizitzarako. Bakera. Etxerako bidean” lelopean euskal presoen alde Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Urnietako eta Andoaingo Sarek. 

Izen-ematea:

Bertaratu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute ondoko lekuetan:  

  • ANDOAIN: Irunberri elkartea.
  • URNIETA: Ezeiza mertzeria. 

Irteera-guneak eta ordua:

  • Irteera ordua: 15:00.
  • Andoain: Makaldegi.
  • Urnieta: Matxo taberna.

 

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!