Aurten manifestazio bakar bat izango da Bilbon.
Bi urte daramatzagu, osasun neurriak tarteko, Bilboko mobilizazio jendetsua gauzatu ezinik. Orain da garaia, orain! Asko baitira lortu gabe dauden helburuak, eta horien konponbidea euskal gehiengo politiko eta sindikalen bultzadaren esku dago, baina baita, funtsean, jendartearen mobilizazioaren baitan.
SARE Herritarren Sarea sortu zenean, erronkak zailak izango zirela jakitun ginen; oztopo handiei aurre egin beharko geniela, azken batean, egoera aldatu nahi ez dutenak ere bai baitira.
Halere, aurrera egitea lortu dugu! Gaur, hamarkada luzeetan pairatutako urruntze politikari amaieraren atarian gaude, eta, urtarrilaren 7an ezezik aurrerantzean ere, ahaleginak eta bat egingo ditugu espetxe-politika arrunta aplika dadin, baita, behin betikoz, orain arteko salbuespen egoera amai dadin ere.
Frantzian eta Espainian presio-taldeak buru-belarri ari dira konfrontazioa eta sufrimendua betikotzeko lanean. Besteak beste, Auzitegi Nazionala, izan ere, Ministerio fiskalaren bidez, etengabe blokeatzen baitu presoen etxeratzeko bidearen hasiera. Ez dugu inorekin gatazkan aritzeko premiarik, baina, argi dugu, eskubide urraketa horiek jarraitzen duten bitartean ez gara geldirik egongo.
Beraz, 17:00etan Bilboko Autonomia kalea jendez bete eta “Etxera bidea Gertu” lemapean, manifestazioari hasiera emango dugu; Bakearen, bizikidetzaren eta konponbidearen aldeko mezua elkarrekin aldarrikatuko dugu.
Eskualdetik autobusak antolatuko dira bertara joateko.