Bilbo, beste behin ere, gure helburuak lortzeko falta zaigun bidea aldarrikatzeko momentu indartsua izango da. Aurten manifestazio bakar bat izango da Bilbon. Horregatik gaude hemen Sare eta Bake Bidea/ Bakegileak zuen aurrean.
Bi urte daramatzagu, osasun neurriak tarteko, urtarrileko Bilboko mobilizazio jendetsua gauzatu ezinik. Orain da garaia, orain! Asko baitira lortu gabe dauden helburuak, eta horien konponbidea euskal gehiengo politiko eta sindikalen bultzadaren esku dago, baina baita, funtsean, jendartearen mobilizazioaren menpe ere.
Duela zazpi urte baino gehiago, SARE Herritarren Sarea sortu zenean, bagenekien gure erronkak zailak zirela. Oztopo handiei aurre egin beharko geniela, azken batean, egoera aldatu nahi ez dutenak ere bai baitira: ezer aldatu ez dela esanez tematzen direnak, ETAk bizirik dirauela esaten tematzen direnak…
Halere, aurrera egitea lortu dugu! Gaur, euskal presoengan eta haien familiengan hamarkada luzeetan pairatutako eskubide urraketetako bati amaiera emateko atarian gaude: URRUNTZE-POLITIKAren amaieran, alegia.
Aurrera egitea lortu dugu. Nahiz eta 19 preso daude oraindik urrunduta. euskal presoengan eta haien familiengan hamarkadatan tematu den eskubide urraketetako bati amaiera emateko atarian gaude hego Euskal Herrian, Ipar Euskal Herrian berriz, Ion Parot eta Jakesen baldintzapeko askatasunarekin, etapa berri baten perspektiban sartu da. Aintzina egin dugu, eta aintzina egiten segitu behar dugu, etxeratze prozesua bere amaiera ereman arte.
Urtarrilaren 7an, eta aurrerantzean, gure ahalegin guztiak egingo ditugu espetxe-politika arrunta aplika dadin, eta behin betikoz, orain arte aplikatu izan den salbuespen egoera amai dadin.
Frantzian ala Espainian presio-taldeak ditugu parean, konfrontazioa eta sufrimendua betikotzeko interes handia dutenak ditugu parean. Horietako bat da Auzitegi Nazionala, izan ere, Ministerio fiskalaren bidez, etengabe blokeatzen baitu preso horien etxeratzeko bideari hasiera ematea. Urte luzeko zigorren ondorioz, zenbaitetan, 30 urtetik gorakoak, beteta batzuen kasua.
Ez dugu behar izanik inorekin gatazkan aritzeko, baina argi dugu, eskubide urraketa horiek jarraitzen duten bitartean ez garela geldirik egongo.
Urtarrilaren 7an, goizean, beste urte batzuetan egin bezala, ekitaldi garrantzitsua egingo dugu Euskalduna Jauregian. Bertan hainbat alderdi politiko, sindikal eta gizarte-erakunde gonbidatuko ditugu, baita interesa duten norbanakoak ere; benetako bizikidetza baten aldeko bidean nola aurrera egin elkarrekin hausnartzeko.
Horretaz gain, 17:00etan Autonomia kalea jendez bete eta “Etxera bidea Gertu” lemapean, manifestazioa hasiko dugu; Autonomiatik Bilboko udaletxera. Bakearen, bizikidetzaren eta konponbidearen aldeko mezua elkarrekin aldarrikatuko dugu.