Abuztauren 4an eguerdiko 12:00etan Hego Euskal Herriko 6 hondartzetan elkartuko gara, Bizkaiako hiru hondartzetan eta Gipuzkoako beste hiru hondartzetan. Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostiako hondartzetan hain zuzen. 6 hondartza, 6 aldarrikapen gune, kantauri itsasoko kostalde zabalean luzatuko dugu gatazkaren konponbideari behingoz ateak ixteko euskal gizarteak duen beharra. Kosta ala kosta lortuko dugu, kosta ala kosta lortu behar dugu.
Gazte, heldu eta adindu guztion ekarpena beharrezko izango zaigu datorren Abuztuaren 4an. Beraz, hartu bainujantzi, surf tabla, flotagailu, piragua, traineru eta banderolak eta bete ditzagun aldarriz Hego Euskal Herriko 6 hondartza hauek.
Abuztuaren 4an Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostiako hondartzetan ikusiko dugu elkar! Euskal preso,iheslari eta deportatuak etxera!