Azken ostirala Adunan

Erabiltzailearen aurpegia Sare 2025ko mar. 1a, 09:22

Otsailaren 28ko elkarretaratzea Adunan.

Aiztondo bailarako kideok Adunan elkartu gara gaur azken ostiralez. Normalean bakoitzak bere herrian egin ohi dugun elkarretaratzea Adunan egitea adostu dugu egungo egoeraren aurrean indarrak batuz. Garrantzi handiko momentu honetan ezinbestekoa baitzaigu egiten ditugun ekimen eta aldarrikapenak ahalik eta hobekien probestea.

Gaur, euskal preso iheslari eta deportatuak sagardotegietara aldarrikatu dugu. Gaur, Axier, Iñigo, Oskar, Karlos eta Manex etxean eta aske nahi ditugula aldarrikatu dugu. Oso ezberdina da bailarako presoen egoera, batzuk kalea zapaltzen ditugu zigorraren azken hilabeteak legeak baimentzen duen erregimen irekian. Beste batzuk ordea, baldintzak betetzen badituzte ere ez dute oraindik kalea zapaltzen.

Salbuespen legea da baldintzak betetzen badituzte ere kalea zapaltzea ukatzen diena.

Horregatik errepikatzen dugu behin eta berriro ezinbestekoa dela salbuespen legearekin amaitzea. Euskal preso guztiak kalea zapaltzen has daitezen, euskal preso guztiek etxerako bidea egin dezaten.

Horixe bera eta gehiago aldarrikatuko dugu ate joka dugun Martxoaren 8an, eskualdean egingo diren mobilizazio ezberdinetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.

Guk ere, Etxera ikurrak erabiliz, emakume euskal presoen etxeratzearen aldeko aldarriak batuz mobilizazioei.

Salbuespena larria bada, are larriago baita emakumeek espetxeetan bizi duten egoera.

Amaitzeko, Sarek Martxoaren 22an Hernaniko Biteri kulturgunean burutuko duen batzarrerako gonbita luzatu nahi dizuegu, berebiziko garrantzia duen momentu honetan, 2025 honek izango dituen inflexio momentuak aztertzeaz gain aurrera begirako gakoak ere aztertuko bait ditugu.

Besterik gabe, jarrai dezagun salbuespena salatzen, jarrai dezagun euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde mobilizatzen.

EUSKAL PRESO, IHESLARI ETA DEPORTATUAK SAGARDOTEGIETARA! AXIER, IÑIGO, OSKAR, KARLOS ETA MANEX ETXERA!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!