Hilaren 27an, elkarretaratze berezia, Zumea plazan

Erabiltzailearen aurpegia Sare

Hamarkada askoren ostean, ez da euskal presorik izango Andoainen. Etxeratek jakinarazi duen bezala, Axier Oiartzabal Txapartegi aske gelditu da, zigor osoa bete ostean.

2001eko irailean atxilotu zuten eta aske geratu da ia 24 urteren ondoren. 2024ko maiatzean, 3. gradua ezarri zioten eta iazko abendutik baliabide telematikoen bidez bete du zigorra. Hori dela eta, Andoaingo Sarek dei egiten die andoaindar guztiei Zumea plazan egingo den elkarre-taratzera hurbil daitezen. lzan ere, Axier herrikideak espetxealdia amaitu ostean, azken hamarkadatan lehen aldia izango da andoaindarrik ez dagoela arrazoi politikoen-gatik preso Espainiako zein Frantziako espetxeetan.

Beraz, gainerako euskal preso, iheslari eta deportatuen auziari konponbidea emateko eta etxean egon behar dutela aldarrikatzeko (are gehiago, kontuan izanik badagoela Andoainen familia, oraindik ere, kide bat espetxean duena) kontzentrazio berezia egingo da, arratsaldeko 19:00etan, Zumea plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!