Donostiako kaleak zeharkatuko ditugu konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren alde

Erabiltzailearen aurpegia Sare 2025ko abu. 8a, 07:00

Abuztuaren 16an Donostiak ETXERA! Abuztuaren 16an Gipuzkoak ETXERA!

Abuztuaren 16an, eguerdiko 12:30ean Bulebarretik hasita, Donostiako kaleak zeharkatuko ditugu konponbidearen, bakearen eta elkarbizitzaren alde. Orain gutxi hondartzetako mobilizazioan esan dugun moduan, ezinbestekoa baita elkarbizitza agertokietara jauzi egin nahi badugu gatazkak utzi dizkigun ondorio guztiekin amaitzea, ezinbestekoa baita oraindik indarrean jarraitzen duten sufrimenduekin behin betiko amaitzea.

Gipuzkoako herritar guztiei luzatzen diegun gonbita, haur, gazte zein heldu, guztion ekarpena beharrezkoa baita orain ia 15 urte gertatu ez zen bake prozesua gogoan hartu eta biktimen egia, aitortza eta erreparazioa eskatzeko. Guztion ekarpena beharrezkoa baita euskal preso, iheslari eta deportatuen etxerako bidea indartu eta arintzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!