Sorabilla-Errotagain auzo elkartearen oharra

Sorabilla-Errotagain auzo elkartea Andoaingo Udaleko gobernuarekin elkartu da gaur eta garbi adierazi dizkio ondoko gai hauek:

  1. Sorabilla dela andoaindarrek duten arnas-gune eta aisialdi gune garrantzitsuetako bat eta babes berezia behar duela beste auzoek bezala.
  2. Andoaingo errepide nagusien lotuneak berritzeko gaiaren inguruan argi utzi nahi diegu udaleko agintari eta alderdi guztiei, auzotarron borrokari esker baztertu zela “Andoaingo saihesbidea” deitzen den proiektua eta proiektu hori ezin del inolaz ere ezertarako kontutan eduki.
  3. Bestalde, lehenengo puntua kontutan edukiz, adierazi nahi dugu, ezin dela “Erretore-etxe” ondoan errotondarik egitea onartu, auzorako irisgarritasuna erabat baldintzatzen delako sarrera-sarreran ikaragarrizko oztopo hau ezarriz.

Gure aldetik, udal agintariei azaldu diegu prest gaudela proposatutako irtenbideak edo sor daitezkeen berriak elkarrekin aztertzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!