Abian da Urnietako Mintzalagun programa

Erabiltzailearen aurpegia

Ikasturte berriarekin batera, Urnietako Mintzalagun programa ere hasi da. Bertan,  astean behin, mintzataldeetan biltzen dira parte-hartzaileak eta patxadaz hitz egiten dute. Horrez gain, bestelako ekintzak ere antolatzen dira: tailerrak, hitzaldiak, txangoak...

  •  Zure euskara hobetu nahi baduzu, lasai pasa zaitezke euskaltegitik izena ematera edota informatzera.
     
  • Euskaldun zaharra bazara edo maila txukuna baduzu eta herriko jendeari euskara ikasten lagundu nahi badiezu, lasai pasa zaitezke Urnietako euskaltegitik

Parte hartzea DOHAINIK da, eta hamaika abantaila daude; deskontuak, opariak... Gainera, izena ematen duzuenon artean hilero-hilero 10 SARI-KUTXA  zozketatuko ditugu.

IZENA EMATEKO bidali whatsappa 662 33 87 47, pasatu euskaltegitik edo web orrian egin dezakezu: http://emanizena.praktikatu.eus/

Zure zain gaude, EZINA EKINEZ EGINA!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!