Martxan da Zilegi Eskola, euskararen erabilera esparru informalean ere sustatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Urnietako_AEK 2021ko aza. 5a, 09:55

Urnietako Zilegi Eskola egitasmoak hasiera eman dio ikasturte berriari eta azaroan saio bat antolatu du. Interesa duen eta euskaraz aritu nahi duen edonori zuzenduta dago.

Oraingoan, argindarrean nola aurreztu eta argindarrarekin gertatzen ari dena argitzeko saioa eskainiko digu Jon Lizarraga Caok. Saio honetan etxean nola aurreztu dezakegun ikusiko dugu, etxe bakoitzean dugun potentzia aztertuko dugu eta ea beharrezkoa den, eta argindarraren faktura irakurtzen ikasiko dugu.

Saio honetan parte hartzeko bi ordutegi daude aukeran: azaroaren 8an 17:00-19:00 edo azaroaren 9an 09:30-11:30. Urnietako AEK-ko beheko lokalean izango da. Interesa besterik ez da behar bertan parte hartzeko. Saioa doakoa da eta izena eman nahi izanez gero, bi bide hauek dituzu: zilegieskola@aek.eus helbide elektronikora idatzita edo 663 04 33 14 telefonoarekin harremanetan jarrita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!