Argazki- eta lelo-lehiaketa, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira

Erabiltzailearen aurpegia
"Bultza euskaltegiak, bultza euskara!" ekimena antolatu zen iragan ikasturtean

Urnietan, Euskararen Eguna ospatzeko eta girotzeko argazki- eta lelo-
lehiaketa jarriko dugu abian. Bidali zure herriko txoko kutunaren argazkia eta jarri leloa. Kontaguzu zein harreman duen eta duzun euskararekin eta irabaz itzazu sari mundialak! 

Abenduaren lehena izango da argazkiak bidaltzeko azken eguna. Hala, irakasleak epaile, abenduaren 2an iragarriko da irabazlea, sari-banaketan. Urnietako argazkiak soilik hartuko dira kontuan eta honako helbide honetara bidali beharko dira: urnieta@aek.eus

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!