Sormen-laborategia Urnietan, Zilegi Eskolaren harira

Erabiltzailearen aurpegia Urnietako_AEK 2021ko abe. 7a, 13:14

Sormen-laborategia izango da Urnietan, Maddi Goikotxea arteterapeutaren eskutik. Abenduaren 13an, astelehenarekin, izango da hitzordua, Zilegi Eskola proiektuaren barnean. 

Hitzak, musika eta marrazkiak jolas, nork bere barrenekin bat egiteko parada bermatzen du tailerrak. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango da saioa, Urnietako AEK-ko beheko lokalean, dohainik. Hala ere, aurretik izena ematea komeni da: zilegieskola@aek.eus helbidean, edo 663 04 33 14 telefonoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!