Erreflexoterapia-saioa, Zilegi Eskolaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2022ko mar. 10a, 11:19

Hernanialdeko AEKren ekimenez, Urnietan abiatutako Zilegi Eskolaren barruan, erreflexoterapia-saioa izango da datorren asteartean, hilaren 15ean, herrian. 

Iñigo Royo adituak gidatuko du ikastaro teoriko-praktikoa. Arratsaldeko 17:45etik 19:45era izango da hitzordua, herriko euskaltegian bertan, doan. Bi modutara eman daiteke izena: batetik,  663 04 33 14 zenbakira dei eginda; eta, bestetik, mezua idatzita zilegieskola@aek.eus helbidera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!