Hitzorduz beterik dator Zilegi Eskola

Erabiltzailearen aurpegia Urnietako_AEK 2022ko mai. 10a, 09:18

Askotariko ekintzak antolatu ditu Urnietako AEK-k hilabete honetarako, Zilegi Eskola medio. Gogoa besterik behar ez dela diote antolatzaileek, baita parte hartzeko interesa izatea ere. Doakoak dira eta aurrez izena eman behar da: zilegieskola@aek.eus helbide elektronikora edo 663 04 33 14 zenbakira idatzita.

  • Hitanoa ikasteko eta hobetzeko ikastaroa: maiatzaren 13an eta 20an, 16:00-18:00. Gai-emailea: Rosa Zubeldia.
  • Sendabelarrak (irteera eta ukenduak): maiatzaren 17an eta 24an, 10:00-12:00. Gai-emailea: Maika Cester.
  • Defentsa pertsonala: maiatzaren 25ean, 17:45-19:45. Gai-emailea: Manu Iglesias.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!