C2 azterketa prestatzeko taldea Urnietako AEK euskaltegi berrian

Erabiltzailearen aurpegia Urnietako_AEK 2023ko ira. 19a, 08:37

Ate joka da ikasturte berria eta Urnietako AEK euskaltegian matrikulazio garai bete-betean daude. Maila guztietako taldeak sortzen ari dira, goiz, eguerdi zein arratsaldeetan eta herritarrek hil honen amaiera arteko epea dute izena emateko.

Ikasturte honetan, berrikuntza izango da C2 azterketa prestatzeko aukera, taldea sortzear baitago. Arratsaldeetan, astean 2 egunez, C2 mailako klase presentzialak eta tutoretza pertsonalizatuak jasotzeko aukera da AEK-k herritarrei eskaintzen diena.

Bada beste nobedaderik ere aurtengoan. Izan ere, euskaltegi berria dugu Urnietan, San Juan kaleko 42an, hain zuzen ere (Plazido Mujika enparantzan). AEK-k herritarrak animatzen ditu bertara gerturatu eta euskara ikasi zein hobetzeko urratsa ematera. Email (urnieta@aek.eus) zein telefono bidez (662338747) ere eman daiteke izena. Gogoratu, HABEk zein Urnietako Udalak diruz lagundutako ikastaroak direla guztiak ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!