Ikasturte berria hastear den honetan, hainbat talde sortzen ari dira Urnietako AEKn eta horietako batzuetan oraindik bada izena emateko aukera. Hauek dira zehazki: maila baxuko taldea, goizez eta euskalduntzen jarraitzeko, eta B1, B2, C1 edo C2 titulua lortzeko taldeak, arratsaldez. Horietako edozeinetan izena emanda ere, ikasleek HABEren edota Urnietako Udalaren diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute.
Ikasturtea ondo hasteko, hasierako ekitaldia egingo du AEK-k urriaren 5ean, arratsaldez, Elkarteen Etxeko euskaltegi berrian.