Bertan, herritarrentzat eskura dauden euskara ikastaroen berri emateaz gain, Mintzalagun proiektuan parte hartzeko dauden aukerak azalduko dituzte euskaltegiko kideek eta gogoraraziko digute aurten ere Zilegi Eskolako saioak izango direla hilero. Ezin ahaztu, aldi berean, ikasturte honetan, berriz ere, Korrikaren beste ekitaldi bat izango dela gurean. Herritar guztiak gonbidatuta daude ekitaldira eta jan-edana izango da gerturatzen direnentzat; euskaltegi berriko ateak ere irekiko dira, herritarrek ezagutu dezaten.