Autobusa antolatu du Urnietako AEK-k, euskalgintzak deitutako manifestaziora joateko

Erabiltzailearen aurpegia Urnietako_AEK 2023ko urr. 24a, 09:20

Azaroaren 4an, euskalgintzak deitutako manifestazio nazionala egingo da Bilbon, 17:00etan, Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak.

Guztion indarra beharko dugu oldarraldiari erantzun sendoa emateko. Hori dela-eta, Hernanialdeko AEK-k autobusa antolatu du. Urnietan abiatuko da, arratsaldeko 15:00etan, Idiazabal kaleko 56an. 15€ balio ditu autobus-txartelak eta euskaltegian eskura daitezke. (Elkarteen Etxeko euskaltegi berrian). Itzulera iluntzeko 19:30ean izango da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!