KOMUNITATE GERO ETA INDARTSUAGOA
Komunitate benetan ederra sortzen ari da herrian, urtez urte gero eta indartsuagoa dena, eskoletan zein eskolaz kanpoko ekintzetan islatzen den gisan. Gu, geure txikian, saiatzen gara euskara ikasteak zentzua duela ulertarazten,
egunerokoan baliagarri izango den euskara irakasten, euskarazko ekintzak antolatzen, euskarazko edukietara erakartzen… horrek guztiak lagunduko duelakoan Urnietan euskaraz gero eta erosoago bizitzen.
DATORREN URTEAN, ZER?
Konturatu orduko ikasturtea bukatzen ari da, eta 2024-2025 ikasturteari begira jarrita gaude jada. Gure asmo eta ekinek berberak izaten jarraituko dute, gure herria euskalduntzeko asko falta baita oraindik. Gogoz gaude datorren ikasturtean ere ikasle zein herritarrei euskaraz aritzeko aukerak zabaltzeko, baita herriko gainerako eragileekin saretzen jarraitzeko ere.
Aurrera egiteko, noski, funtsezkoak izango ditugu euskara-ikasleak. Ireki dugu datorren urteko aurrematrikula-epea, eta deia egin nahi dizuegu urnietarroi, zuen inguruko lagun eta ezagunen artean euskaltegian izena emateko mezua zabaldu dezazuen.
Aurrematrikula egiten baduzu, hainbat abantaila izango dituzu: aurtengo prezio bera; malgutasun handiagoa ordainketan, eta lehentasuna taldeak osatzerako orduan. Izena eman nahi baduzu, zatoz Urnietako AEKra, idatzi
urnieta@aek.eus helbidera, edo deitu 662338747 telefonora. Badakigu presaz betetako gizartean euskara ikasteak ahalegina eskatzen duela, baina sinetsita gaude bidea egitea mereziko duela.
Eskerrik asko, Urnieta!