Pirritx, Porrotx eta Marimototsen omenaldirako sarrerak salgai

Erabiltzailearen aurpegia Urnietako_AEK 2025ko mar. 12a, 11:27

Maite Zaitut kultur elkarteak Pirritx, Porrotx eta Marimotots omenduko ditu maiatzaren 3an BECen izango den festa erraldoian. Pistarako sarrerak salgai izango ditugu 15€an Urnietako AEKn.

Pailazoek 37 urteko ibilbidean  euskal jendarteari egindako ekarpena aitortzea eta eskertzea da helburua. Adin guztietarako ekitaldia izango da, izan ere, musikariak, abeslariak, dantzariak, antzerkigileak.. bertan izango dira. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!