Mintzalagunak Bidelagun bila ari dira

Erabiltzailearen aurpegia Urnietako_AEK 2025eko azaroaren 3a

Astelehen arratsaldetako Mintzalagun taldea bidelagun bila ari da.

Astelehenetan goizeko 10:00tn,

Mintzalagun talde bat osatu nahi dute astelehen arratsaldetan aritu ahal izateko eta, horretarako, bidelagun bila ari dira. Urtero bezala, 2025-26 ikasturtean hasi dira martxan Mintzalagun taldeak, eta lau talde osatu dira orain arte: 

- Astelehen goizetan, 10:00etan, Euskaltegian.

- Ostegun goizetan, 10:00etan, Guria tabernan.

- Ostegun arratsaldetan, 18:00tan, Guria tabernan.

- Hika-lagun taldea, ostegun arratsaldetan, 17:00tan, Guria tabernan.

Herritarren bat astelehen arratsaldeko taldean bidelagun aritzeko, Urnietako AEK Euskaltegiarekin jarri behar da harremanetan, 662 338 747 telefonoan edo urnieta@aek.eus helbidean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!