Eta helburua? Janari eta kozinatzearekin zerikusia duten aditzak ikasteko, ekinez,
eginez. Ikasleek lehenago klasean landuko dute "Quiche"-aren historia, bilakaera
eta abar. Bi saio izango dira. Bat goizean eta bestea arratsaldean. Goizekoa
9:15ean izango da, eta arratsaldekoa 18:00etan.
Gogoratu herritarrei irekita dagoela. Izena emateko, euskaltegira deitu
beharko dute. Oso ongi etorriak izango dira.
