Zilegi-eskola: quiche mundua

Erabiltzailearen aurpegia Urnietako_AEK 2026ko otsailaren 11

Urtarrilaren 29an euskaltegiko ikasleek (eta bizpahiru herritarrek) quiche-ak kozinatu genituen.

Pasan den urtarrilaren 29an, euskaltegiko 3 talde bildu ginen, bai goizean eta bai arratsaldean, Jubilatuen etxeko 3. solairuko sukaldean Quiche-ak prestatzeko. Zilegi eskolaren baitako ekimena izan zen.

Lehenengo, taldeak sortu genituen, eta talde bakoitzak zein Quiche egingo zuen erabakitzeko, galdera-jolasa egin genuen. Galdera-erantzunak Quiche errezetari buruzkoak izan ziren, adibidez: “nongoa da Quiche-a?” (frantziarra), “non du jatorria izenak?” (Alemanian), “zein eskualdetakoa da?” (Lorraine, ipar-ekialdean kokatua).

3 Quiche genituen aukeran, eta talde bakoitzak errezeta bat prestatu genuen. Lehen taldeak tradizionala egin zuen, osagai hauekin: hirugiharra, gazta eta perretxikoak. Beste talde batek barazkiena: arrautzak, azenarioa, piper berde eta gorria, perretxikoak eta kalabazina. Azken taldeak, berriz, patatazkoa: patata egosia (oinarrirako), perretxikoak, gazta eta arrrautza.

Errezetarekin hasteko, labea piztu genuen 20 minutuz, 180ºC-tan. Jarraian, orea prestatu genuen eta 10 minutuz labean sartu, gogortzeko. Bitartean, osagaiak zatitu eta frijitu genituen. Behin orea prest genuela, arrautzak irabiatu genituen, osagaiekin nahastu eta orearen gainean bota genituen.

Azkenik, Quiche-ak labean sartu genituen 30 minutuz, eta adi egon ginen, puntu egokia lortzeko. Dena prest zegoenean, mahaian jarri eta zatitu egin genituen, denok dastatzeko.

On egin!!

Urnietako AEKko B2 mailako ikasleak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!