Euskaraz aritzea eta lanera joatea bateragarriak dira, noski.
Baina ez duzue ukatuko Zilegi asteko saioetan lanean baino hobeto pasatzen ez denik!
Izan ere...
Astelehena, jai ondoko alperra, euskara ikasteko, argizaiolak egitera!
Asteartea, eguzkitan erreta, euskara ikasteko, zinema ta txalaparta!
Asteazkena, osabaren ezkontza, euskara ikasteko, txakurterapia eta magia!
Osteguna, amonaren eguna, euskara ikasteko, bertsoak ta mintzodromoa!
Beste egun batez, Urnieta euskaraz betetzeko aukera izango dugu. Zure zain izango gara!