Pizkunderako autobusa

Erabiltzailearen aurpegia Urnietako_AEK 2026ko ekainaren 2a

Argazkia: Kontseilua.

Zer egin dezakegun euskaltzale gisa? Bada, ekainaren 13an Iruñean dugu hitzordua.

 

Giro ederrean aldarrikatuko ditugu euskaldunon hizkuntz eskubideak, egitarau oparoak horretarako beta emango baitu.

Arratsaldeko ekitaldira joateko autobusa antolatu du AEKk. Hernanitik 15:00etan abiatu ondoren, Astigarraga, Urnieta eta Andoaindik pasako da. Itzulerako autobusa 19:30ean abiatuko da Iruñetik. Txartelak 15 euroan daude herri horietako AEK euskaltegietan.

Euskaldunon martxari buruzko informazio guztia topatuko duzue www.pizkundea.eus webgunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!