Zilegi denboraldiaren itxieran, ez dakigu gingarik izango den, baina mokadu goxoak prestatzeko gogoa, behintzat, bai.
Pintxoetako protagonistak Errigorako produktuak izango dira, baina, zalantzarik gabe, lehiakideen irudimenak eta trebeziak baldintzatuko dute emaitza.
Hitzordua ekainaren 18an jarri dugu, ostegunarekin, arratsaldeko 18:00etan, euskaltegian (Elkarteen Etxean).
Beraz, urnietar, jatun, jator: mingainean, euskaraz gain, Nafarroako arbendol, zainzuri, orburu eta abarrak izan nahi badituzu, eman ezazu izena pintxo lehiaketan.