Turismo hutsalari buruzko zilegi-ondorena hitzetan

Erabiltzailearen aurpegia Urnietako AEK Euskaltegia

Azaroaren 4an Lekaiora joan ginen Zilegi Eskolara, turismo hutsalari buruzko hitzaldi bat entzutera. Fito Rodriguez izan zen hizlaria eta bere ikuspuntua azaldu zigun. Fitoren ustez, gaur egungo turismoa kolonialismo berria da. Noraino iritsiko gara turismo hutsalarekin?

Lehenik eta behin, Zelanda Berrira egindako bidaia aipatu zuen eta konparaketak egin zituen Britaniarren eta Maorien artean. Britaniarrak Zeelanda Berrian (Maorieraz: Aotearoa) agertu baino lehen, bertan bazegoen Maorien kultura eta euren hizkuntza erabiltzen zuten. Orain, berriz, ia denek ingelesez hitz egiten dute. Horregatik, jatorrizko hizkuntza berreskuratzen ari dira. Hori ikusita, esan dezakegu Fito Rodriguezek arrazoi duela, hau da, gaurko turismoa kolonialismo berria dela. 

 

Alde batetik, alde onei dagokienez, turismoaren bidez kultura berriak ezagutzen ditugu eta hori oso aberasgarria da. Horrez gain, bertakoei dirua ematen die turismoak, adibidez, bertako gauza tipikoak erosterakoan, jatetxeetara joaterakoan, etab.

 

Bestalde, alde txarrak ere baditu. Esate baterako, masifikazioa, kutsadura, prezioak igotzen dira eta lasaitasuna bukatzen da. Halaber, autoktonoak euren nortasuna galtzen ari direla ere esan behar da.

 

Bukatzeko, gure konklusioa da ondo dagoela bidaiatzea, baina ondorio kaltegarri gehiago ekartzen dituela. Hortaz, zerbait egin beharko genuke hori aldatzeko, beranduegi izan aurretik, etorkizun hobea lortzeko.

 

Urnietako AEKko C1 mailako ikasleak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!