Zizurkilgo herritarrei eskerrak eman dizkie Minbiziaren Aurkako Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia AECC 2019ko eka. 11a, 19:03

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak, elkarteko boluntario nahiz herritarrei eskerrak eman nahi dizkie ekainaren 8an Zizurkilen burutu zen diru-bilketan parte hartzeagatik.

Bildutako dirua bularreko minbiziaren inguruko inmunoterapia proiektua finantzatzeko erabiliko da. AECC Gipuzkoak 160.000 euro biltzeko erronka du aipatu ikerketa proiektua gauzatu ahal izateko. 868,78 euro bildu da dagoeneko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!