Diru hori, N1 eta A15 errepideen arteko loturarako trazadura-proiektua, Andoain parean, idazteko onartu da. Aurrekontu horri esker, Andoainen indarrean dagoen Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean jasotako helburuekin bat datorren proiektu bat birpentsatu ahal izango da.
C2 proiektuaren kaltetuen plataformak Espainiako parlamentuan ordezkatuta dauden alderdi politikoekin egindako gestioen emaitza, zalantzarik gabe, lorpen handia da. Lorpena partekatua da, ordea. Horregatik, eskerrak eman behar dizkiogu EH-BILDU alderdiari berak aurkeztutako zuzenketa batek aurrekontu-partida hori Estatuko aurrekontu orokorretan jasotzea ahalbidetu duelako. Halaber, eskerrak eman behar dizkiegu PSOE, PODEMOS, ERC, EAJ/PNV, BNG, MAS PAIS eta COMPROMIS talde parlamentarioei, zuzenketaren aldeko botoarekin proposamena aurrera ateratzea ahalbidetu dutelako.
C2 proiektuaren kaltetuen plataformaren iritziz, ondoriozko arazoei erantzuteko hurrengo urratsek Administrazio publikoaren izena daramate. Alde batetik, Gipuzkoako Foru Aldundiarena, berari baitagokio Andoaingo Udalbatzak irailaren 12an hartutako erabakia errespetatzea: hau da, CII proiektuaren inguruan abian dauden prozedurak geldiaraztea, Andoaingo plan orokorrean ezarritako helburuekin bat datorren proiektu berri baten eguneratzea berriz pentsatzeko.
Eta, bestetik, Andoaingo Udalak bere gain hartu behar duen erantzukizuna, Estatuaren aurrekontu orokorretan onartu den dirua kudeatzeko ardura bere gain hartzen baitu: 476.000 € trazadura-proiektu alternatibo bat idazteko, ingurumenarekiko jasangarria izango dena, pertsonen interesak errespetatuko dituena eta, aldi berean, indarrean dagoen hiri- antolamenduko plan orokorrean jasotako helburuak bideragarri egingo dituenak.
Pozik gaude Andoaingo herriaren arnasak udal-mugak gainditu dituelako 476.000 euro lortzeko, giza komunitate bizi, kohesionatu eta berdintasunezkoa eraikitzen lagunduko duen proiektu alternatiboa idazteko helburuarekin. Andoaingo herritarrok harro eta eroso sentitzeko moduko herria eraiki nahi dugu. Hirigintza atsegina, irisgarria, interakzio soziokulturaleko espazioekin, tokiko garapen ekonomikoak ahalbidetuko dituena eta, batez ere, kutsadura atmosferikorik eta akustikorik gabeko ingurunea. Asko eskatzea al da?