Euskaraz hitz egiteak saria dakar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko aza. 9a, 01:00

Zizurkilgo merkatari eta ostalariek Euskaraldia kanpaina jarriko dute abian, azaroaren 12tik 18ra; erosketak euskaraz egitera joaten direnei edo, euskara jakin ez arren, agurrak behintzat euskaraz egiten dituztenei, zenbaki bana emango diete. Azaroaren 19an, astelehenean, zozketa egingo da; merkatari eta ostalariek emandako produktu eta zerbitzuekin osatutako saski ederra da saria.

Saskia azaroaren 23an banatuko zaio irabazleari, Euskaraldiko hamaika egunak abian jarriko diren egun berean.

Azpimarratzekoa da herriko merkataritza-establezimendu guztiek, eta ia taberna eta jatetxe guztiek hartu dutela parte kanpainan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!