Herritarren Partaidetza Batzordeari deia, Errebote plazaren inguruan

Amasa-Villabonako Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, Herritarren Partaidetza Batzordeari biltzeko deia luzatu dio Maite Izagirre alkateak. Errebote plazako birmoldaketa proiektuari dagozkion gai ezberdinak landuko ditu batzordeak. Azaroaren 12rako jarri dute hitzordua:

Prentsa oharrak dionez, "Maite Izagirrek, Herritarren Partaidetzako Udal Batzordeko presidente modura, EH Bilduko zinegotzien eskaerari erantzungo dion bileraren deialdia egin du azaroaren 12rako. Bilera horretan, Udalaren webgunean aurkitzen diren Errebote Plazako birmoldaketa proiektuari dagozkion gai desberdinak landuko dira. Batzordean aurkitzen diren politikariei ez ezik, birmoldaketa lanek zuzenean eragiten dien hainbat entitateen ordezkariei eta “Billabonatar Talde Baten” ordezkaritza bati ere luzatu zaie hitzordu honetarako deialdia.
Alkateak, azpimarratu duenaren arabera, legealdi honetan erabili den gobernu estiloak ez du zerikusirik aurrekoan erabilitakoarekin non inposizio eskema zaharrak alde batera utzi eta elkarrizketa eta solasaldia gailendu diren. Horregatik, Maite Izagirrek aipatu duenez, “Partaidetza Batzordearen bilerak, zalantzak argitzeko eta iritziak gerturatzeko balioko duela espero dut”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!