15 urtez azpiko txapelketan Jon Kepa Kortajarena izan zen txapelduna. Gaur egun Espainiako txapelduna den Bruno Soto bizkaitarra izan zuen lehiakide. Borroka estua izan zuten bien artean, eta Jon Kepak bere egunik hoberena ez bazuen ere, puntu bakar batengatik bizakaitarrari irabaztea lortu zuen.
17 urtez azpikoetan, Xabier Amonarrizek ere lan gogorra egin behar izan zuen Euskadiko txapelduna eta internazionala den pultsulari nafarraren aurka. Xabierrek bere marka pertsonala 7 kiloz hobetu zuen, baina puntu bakar batengatik galtzea egokitu zitzaion. Txapelketa bikaina egin zuen.
Bi pultsulari hauek, azaroaren 17an Cacabelosen (León) ospatuko den Espainiako Kopan hartuko dute parte.
Lanean gogor ari dira bi gazteak eta Danok Danena taldeko kideek zoriondu egin dituzte orain arte egindakoagatik, baita Espainiako txapelketarako zortea opatu ere.