Bertso saioa izan da Goiburun, Mujika, Mendiluze, Agirre eta Irazurekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2018ko aza. 1a, 01:00

Haritz Mujika, Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu eta Amaia Agirrek bertso kantari jardun dute Goiburu auzoko San Esteban ermitan, ilunabarrean. Unai Ormaetxea gai jartzaileak sesioan jarri ditu maiz, entzuleen gogoko izan diren aktualitatez beteriko hainbat gai eta egoera luzatuta.

[Bideoak: Apaiza | Halloween | Sorabillako jaiak]

Kronika:

Ganaduzalea eta nekazal turismoko jabea; euskal halloweenaren aldeko eta halloween amerikarraren aldeko haur hezitzaileak; merkatalgune bereko atarian jarri diren bi eskale...

Francoren gorpua San Estebango ermitan lurperatzera doazen zurrumurrua, edo, Sorabillako jaiak bukatzera doazela dion albistea ere hizpide izan dituzte, besteak beste.

Bertso zale mordoska bildu da ermitan, eta saioaren amaieran, mokaduaz eta edariez gozatzeko aukera izan dute.

Punttuka Andoaingo bertso eskolak antolatu du bertso saioa, eta San Estebango Sega gazteen elkartearen eta Andoaingo Udalaren laguntza jaso du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!