Adierazi zuen aspalditxotik eginak zeuzkala zenbait idatzi, eta horiek ordenatu eta liburu batera eramateko orduan memoriaren baliabideari heldu ziola. Alegia, bere bizitzako hiru arotan, edo hiru “sukaldeetan” banatu zituela idatziak: Andoain, Bilbo eta Deustu. Poesiaren inguruan berak sumatu ohi dituen aurre iritziak barruz husten saiatu zen, eta gogoko duen poesia narratiboaren aldeko aldarria egin zuen.
Andoaingo bizialdia aipatzen hasita, bertako liburutegiarekin edukitako harremana azaldu zuen. Totalitarismoa nagusi zen frankismoan, liburutegiak eta bertan biltzen ziren literatura unibertsaleko narrazioek mundurako lehioa ireki eta arnasaldia edo “argia” eman zioten.