Valentziara abiatu aurretik, bi egun lehenago, Musikene Banda Sinfonikoak beste kontzertua eman zuen Donostian bertan, Valentziako errepertorio berberarekin.
Musikene Euskal Herriko goi mailako musika ikastegia da, eta talde instrumentalak dauzka bere baitan, ikasleez osatuta; horietako bat da Musikene Banda Sinfonikoa.
Musikeneko ikasleek kalitate handiko irakaskuntza jasotzen dute. Hezkuntza artistikoan murgiltzeak gizarterako proiekzio kulturala dakar berarekin, eta horrexegatik, bertako ikasleak beren ikasketen emaitzen azalpen publikoa egitera ohitzen dira Musikenen.
Carlos Rubio Andoainen 1997an jaio zen. Andoaingo Udal musika Eskolan egin zituen lehen musika ikasketak, eta handik Donostiako Francisco Escudero kontserbatoriora jausia eman zuen. Egun, hiru Bandetako perkutsio-jolea da: Euskadiko Orkestra Gaztea, Espainiako Gazte Orkestra, eta, Hernaniko Musika Banda.
Orain aurretik Italy PASS (Percussive Arts Association) elkarteak antolatu ohi duen Italy Percussion Competition lehiaketako bigarren saria eskuratu du.
Argazkian, Carlos Rubio Mikel Urdangarin biolin jotzailearekin eta Miryam Ulanga piano-jotzailearekin ageri da. 2017ko urtarrilaren 31n, Basteron kontzertua eskaini zuten, Piano Jaialdiaren baitan.